TALDEKIDE AKTIBOA

 Taldean edozein pertsonaren presentzia eragina du. Taldekide aktiboa izatea, egitea eta ekitea suposatzen du. Taldekide aktiboa kritikoa, sortzailea, parte-hartzailea da. Bere beharrak eta besteenak ezagutzen eta aintzakotzat hartzen ditu. Taldean parte hartzeko askatasuna eta segurtasuna sentituko du bere ideiak emateko, hitz egiteko, jolasteko eta disfrutatzeko.