estetika
Estetika zaren hori erakusteko modua da. Bakoitzaren estetika inkonszienteki azaltzen da askotan. Mugimendu Autonomoak inkonzientetik konzientziara ekartzea proposatzen da. Hau da, Mugimendu Autonomoan estetika porfesionalaren esku-hartzearen ondorioz diseinatzen dena da, haurrak zentzumenen bidez jasoko duen “hori”.
Profesionalon garapena, haurrena bezala barrutik kanporakoa izatea litzateke ideala. Egia da, helduak garen heinean, kanpo informazio eta formaziorako aukeraz baliatu behar garela, eta horren azterketa eta analisia egin ondoren erabakiak hartzera eraman beharko gintuela. Izan ere dokumentu honek daukan xedeetako bat hori da, egiteko modu bat zein oinarri teoriko eta ikerketetatik edaten duen argitzea, hau irakurtzen duen edozein profesionalek bere egitekoaz hausnartzeko, eta zeri buruz ari garen ulertzeko.
Hau horrela izanik, egia da, urteetan, eraldaketa egin nahi izan duten eskola askotan, oinarri hauetatik hasi aurretik, espazioaren eraldaketan hasi garela, batak bestera eramango gintuelakoan. Hau da, estetika zehatz batek, egiteko modu bat exijituko du, aldaketak fisikoki egiten direnean, gure esku-hartzea birmoldatzera eramango daitu. Baina aldaketa fisikoak zer oinarri duten ulertzea da klabea.
Estetika, azken finean, Mugimendu Autonomoak dituen oinarri eta printzipioak errespetatuta gertatuko den zerbait da, ondorioa da. Altzari eta materialak modu jakin batean eskaintzeak, haurraren beharrizanei erantzuten die ez hezitzaileon kapritxo zehatz bati. Baina, aldi berean, ondorio bihurtzen den estetika zehatz horrek, bere lekua eta izaera hartzen ditu, eta horregatik Mugimendu Autonomoak estetika zehatz bat duela esan genezake. Beti ere kontziente izanik zergaiti bat duelako denak, zer eta zertarako galderei etengabe erantzunez.
Diseinatzen dugun espazioa eta esku-hartzeak, afektuzko eta segurtasuna ematen dion testuingurua izan behar du, jarduera autonomoa bermatuko duena. Jarduera autonomo hori ahalbideratzea, haurra ekintzailea dela onartzea dakar, eta ez erreakziozkoa bakarrik. Ekintza horrek testuinguru jakin baten operatzea dakar subjektu eta espazioaren etengabeko eraldaketa batekin.
Estetika ez da bakarrik espazio fisikoarena izango. Hezitzaileok zer estetika, zer transmititzen dugun ere presente izango dugu. Edo eta estetika fisiko horrek zer esangura duen presente izango dugu. Hau da, familientzako espazio bat eskeintzen badugu, alde batetik, paretako kolorea, altzariak... definituko diugu, kolore argiak, altzariak erabili behar dituen `pertsononei egokituak izatea... Baina horretaz gain, gure estetikak, familiak-komunitateak, eskolan lekua duela transmititzen ari gara. Familiak ongi etorriak direla adierazten gaude, beraz estetika gure izaera eta kulturaren adierazle izango da.
Estetikak, haurrekiko dugun irudia ere adieraziko du. Gelak bakarrik zainduak, edota eskolako espazio guztiak kontzienteki prestatuak baditugu. Gelako proposamenak, komunak, sarrera, korridoreak.... eta beste espazio guztiak mimo eta begirune berdinaz diseinatuta egon behar dute, espazio guztietan bizi delako haurra.