ANIZTASUNAREN ZAINTZA
Aniztasuna zaintzeko, haurrei egokitutako testuinguruak sortu behar dira, desberdintasunak errespetatuz zein behar ezberdinei erantzuteko eta talderik edo pertsonarik ahulenei babes eta laguntza zehatzak emateko. CASTen(2011) arabera, Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsala (IDU) ikasle guztiei ikasteko aukera-berdintasuna emango dien curriculuma garatzeko printzipio-multzoa da haur guztien irisgarritasun fisiko, sentsoriala, kognitiboa eta emozionala bermatzeko.
IDUaren planteamenduak arkitektura-diseinuaren aurrerapenetan, hezkuntzarako teknologien bilakaeran eta garunari buruzko ikerketen emaitzetan oinarritzen dira. Erreferentzia gisa neurozientziatik eta psikologia kognitibotik datozen kontzeptuak hartzen ditu, Bruner, Piaget eta, bereziki, Garapen Hurbileko Eremua eta Vigotskyk proposatutako aldamioak bezalako autoreen eraginekin (Pastor, 2018).