GARAPENEKO AUTONOMIA
GARAPENEKO AUTONOMIA
Haurra berez ekintzailea, ikertzailea eta sortzailea da. Garapeneko autonomia era esanguratsuan garatzeko haur bakoitzak bere zereginak, erantzukizuna eta ekimen-maila propioak landuko ditu esperimentazioa eta jolasaren bidez egunerokotasuneko erronkei aurre eginez. Haur bakoitzak, erronkei aurre egiteko baliabide eta estrategiak integratzen, erabiltzen eta barneratzen dituen heinean, egoera ezberdinetara doitzeko ahalmena eta bere autonomia pertsonala garatuko ditu. Horretarako eskolan garapenerako ingurune pizgarri eta aberatsak eskaini beharko dira autonomia instrhaurntaletik haratago doana. Haurrak bere erabaki propioak hartzeko aukerak izan behar ditu, bere garapen momentuarekin koherenteak direnak.