Zeri deitzen diogu protokoloa?
Maisu-Maistrek edo hezitzaileek egunerokotasunean haur, familia, lankide, espazio, material e.a.-en inguruan aurrez elkarrekin erabakitako esku-hartze bateratuari. Egiteko jakin bati deritzogu, alegia.
Zeri deitzen diogu protokoloa?
Maisu-Maistrek edo hezitzaileek egunerokotasunean haur, familia, lankide, espazio, material e.a.-en inguruan aurrez elkarrekin erabakitako esku-hartze bateratuari. Egiteko jakin bati deritzogu, alegia.
PDF honetan hainbat barne protokolo aurkituko dituzu, denek zaintza momentuekin lotura zuzena dutenak. Horregatik sarrera eta Dekretuarekiko lotura berdina izango dute eta esku-hartzean bereiziko dira.
Zaintzatzat hartzen ditugun momentu edo beharrak hurrengoak dira:
Higiene momentuak (higienea bera, mukiak kentzea, pardela aldatzea eta komuneko buelta)
Gaixotasunak
Jana eta edariak
Loa eta atsedena
Minak, beherakoa eta botikak
Protokolo honetan, batez ere haurrari zuzentzen garen momentu horietaz arituko garen arren, gainontzeko profesionalekin aritu beharreko modua ere aipatuko da. Komunikazio egoerak anitzak dira, baita komunikatzeko ditugun bideak ere. Komunikazioa ez da soilik hitzaren bitartez gertatzen, hitzaren tonua, keinuak, begiradak ere asko esaten digute.
Protokolo honetan, haurrak eskolan izan ditzakeen jan eta edateko momentuez arituko gara; bai eskolan eta baita jangelan ere. Haurrekin harremana duten profesional guztiak barne hartzen dituen protokoloa da, maisu-maistretatik hasita, jangelako hezitzaileetara iritsiz.
Haur bakoitzaren lo eta atsedenerako beharrak indibidualak dira, berezko biologia patroi jakin batek agintzen du bere loaren ezaugarrietan. Premia hauek eragin zuzena izango dute haurraren jan eta barau tarteetan, haurraren energia mailan eta baita bere aldartean ere. Hain zuzen ere, siesta nekeak edo gauez lo nahikoa egin ez izanak sortutako kalteak konpontzeko bidea da. Funtsezkoa da haurraren familiarekin informazioa trukatzea haurraren lo ohiturak ezagutzeko eta gauean nola deskantsatzen duen jakiteko; honek esku-hartzea aurreikusten lagunduko digu eta.