Komunitatea
Komunitatea
Mugimendu Autonomoaren oinarri pertsona da. Haurra eta bere sistema familiarra Haur Hezkuntzaren erdigunean kokatzen dela aipatuda testuan zehar eta horrela jasota gelditu dela 75/2023 Dekretuan. Hau horrela izanda, eskolak errealitate sozio-ekonomiko, kulturala, bizi-ohiturak eta sinesmen an¡tzei erantzuna eman beharko die. Komunitateaz hitz egitean tokian tokiko hezkuntza errealitateari egiten diogu erreferentzia. Haurra, familiak, eskola, auzoa, herria, eskualdea eta administrazioak antolatzen duen sistemari.