Familia (k)
Familia (k)
Ikerlariak eskola, haurra eta FAMILIAren arteko harremanaren garrantziaz jabetu dira. Gurean, EAEn egun dugun 75/2023 Dekretuan horren garrantzia jasotzen da. Zehazki, II. kapituluaren 17.artikuluan familiaren eskubide eta partaidetzari buruzko zehaztapenak ematen ditu. Beran, familia haurraren garapenaren parte dela adierazten da eta beraz, tokia eta presentzia behar duela eskolan. Egun, familia eredu anitzak ditugu. Jatorri ezberdinak, balore ezberdinetakoak, bizitzeko era, ohitura, kode, egitura ezberdinak dituztenak. Horiei, eskolak, beraien errelatoa berreraikitzen lagundu behar die komunitatearekiko kokapen eta kode berriak sortzen.