jolasa
Lóczy Institutuak (Pikler, 2012) egindako ikerketen arabera, haurrak gaitasuna du bere kasa ikasteko, helduaren kontrolik gabe berdinkideekin harremanak izateko, bestearekin enpatia izateko, bere burua ezagutzeko, matematika- eta ezagutza-eragiketak egiteko eta sentimenduak eta emozioak adierazteko.
Etapa honetako haurren garapenaren dimentsio guztiak jolasarekin loturik daude. Haurrek ekintza, objektuak erabiltzea eta ingurukoekin harremanak izatea behar dute, eta hori jolastuz egiten dute. Jolasaren bitartez, haurrak bere ulertzeko moduak antolatzen ditu, bere gaitasunak probatzen ditu, bere esperientzia berregin eta ulergarriago egiten du, bere emozioak menderatzen saiatzen da eta bere burua ezagutzeko bidean aurrera egiten du.
Haur Hezkuntzan, ekintza da garapen- eta ikaskuntza-prozesuaren ardatza eta eragile nagusia. Haurrek, pertsonekin eta objektuekin izaten dituzten harremanezko esperientzietan, haien ezaugarriak, nolakotasunak eta aldeak aurkitzen dituzte, bai eta haien artean dauden harremanak ere. Gero, elementu eta harreman horiek buruan irudikatzen dituzte. Horrela, ekintza eta esperimentazioa abiapuntu hartuta, haurrak bere nortasuna eta mundua eratzen du, eta ekintzarako eta interpretaziorako bere eskemak egiten ditu, zuzen edo ez hain zuzen (…) Hezkuntza-etapa honetan, jolasak, ikasteko tresna pribilegiatua denez, jarduera nagusia izan behar du, eta hainbat egoera, bizipen, ezagutza eta gaitasun bateratzeko gai. Jolasak, bere aldaera guztietan (heuristikoa, soziala, psikomotorra, sinbolikoa…), jarduera atsegingarri eta berez motibatua denez, eremu aproposa sortzen du haurrek beren ekiteko gaitasuna garatzeko, arriskuei aurre egitekoa indartzeko, eta jarduteko modu berriak bilatzeko, porrotaren edo akatsen beldurrik gabe.
“Haurrak ez dira jolasten zerbait ikasteko, baina jolas eginez ikasten dute”
Jolasa eta ekintzaren bidez behar batzuei erantzuna emango die. Helduak behar horiek identifikatu eta haurrak berezko izango duen jolasa ahalbideratzeko ardura izango du.
Norberarekin eta besteekin harremantzeko beharra, taldean agertu eta desagertu.
Haurrek ezkutaketan jolasteko beharra daukate, aurkitzean ematen dien plazerragatik. Ezkutatzea norbera desagertzearekin lotzen da, ez existiitzea da, hau da, ezkutatzen banaiz ez naiz existitzen. Aitzitik, helduak haurra topatzean haurra bere buruarekin topatzen da berriro, “mundura” itzultzen da eta horrela desagertu eta agertu. Existentzia propioarekin jolasten du haurrak, bere Nia propioa osatuz. Eskolak “desagertzeko” espazioak eskaini behar ditu, bere izate propioa eraikitzen laguntzeko. HOnek, NIaren garapenaren eraikuntzan laguntzen dio, bere irudi propioa eraikiz, norberarena eta besteena.
Norbera izaten ikastera jolasteko beharra.
Jolas sinbolikoa 18 hilabetern inguruan agertzen da. Haiseran, haurraren eguneroko errutinekin dago lotuta (loa, jana, panpina zaintzea, paseatzea...) eta aurrerago, haurra rolez aldatzeko gai izango da. Jolas sinbolikoaren bidez besteekin harremantzeko nahia adierazten du, eta gaitasunak garatzen ditu besteen lekuan jartzeko. Jolas kolektibo honetan rol ezberdinak agertu ohi dira: ama, aita, seme gaztea, alaba zaharragoa...
Haurrak bere bizipenak jolasaren bidez adierazten ditu, gaitasun kognitiboak jokoan sartzen dira eta baita estrategia pertsonalak ere. Emozionalki osasuntsu hazteko berebiziko garrantzia dauka (Ruiz de Velasco & Abad, 2014). JOlas sinbolikoak eremu pribilegiatua eskeintzen dio haurrari ametsak eta desirak benetako bilakatzeko, barruan dituen ezinak eta amorruak adierazteko, norbere beldurrei aurre egiteko eta lotsak alde batera uzteko. Haurraren pentsamendu dibergente eta sortzailean eragiten du. Jolas sinbolikoak haurraren alderdi inkontzientearen eta mundu errealaren arteko zubia-lana egiten du.
Eraiki eta deseraikitzearen beharra.
Jolas hau ikaskuntza prozesuarekin oso lotuta dago. Hutrs egitea edo hanka sartzea eraikuntza prozesuaren parte da. Haurrek eraikuntzekin errorea eta frustrazioa bezalako balioak barneratzen ikasten dute. Askotan haur txikien kasuan zerbait eraikitzen dutentean zuzenean deseraiki ohi dute eta ekintza horrek lotura zuzena dauka norbere NIaren eraikuntza eta irudi propioarekin. Jolas mota honekin iraunkortasuna lantzen da. Haur batek zerbait eraiki eta ostean eraitsi egiten duenean, berregiteko gai dela esan nahi du.
Bi urteko haur bat bere gorputzarekin ondo sentitzen denean, bere gorputz mugei erronka luzatu ohi dio eraikuntzaren bidez eta gorantza haztea sinbolizatzen du. Besteen eraikuntzak errespetatzea, lengoaia matematikoan barneratzen joatea... askotarikoak dira beharrizan honen atzean ezkutatzen diren xedeak. Eraikuntza piezen bidez haurrak arrazonatu egiten du, imajinazioa eta sormena garatzen ditu, hipotesiak eginez eta egitura mentalak sortuz. Objektuen tamaina eta espazio fisikoaren kokapena... askotarikoak dira garatzen diren abileziak. Prozesua bera garrantzitsuagoa da emaitza baino. Sekuentzia ulertu behar du helduak, ez amaierako produkzioa.
Espazio honetan balio ezberdinak lantzen dira, hala nola: besteen eraikuntzekiko errespetua, zain egotea, txandak errespetatzea, etanola ez kontzentrazio lanketa. Orden guztia kaos egoera batetik eratortzen da eta eraikuntza guztia deseraiki egiten da eta alderantziz. Eraikitze prozesuak helduaren begirada arretatsua eskatzen du, eta , ondorioz, helduak haurraren kaosa onartu beharko du. Eremu honetako lengoaia matematikoa oso aberatsa da. Horrez gain, espazio berean material proiektiboa gehitzen badugu (animaliak, pertsoaniak, irudi txikiak...) edota zenbait elementu natural jolas sonbolikoari ateak zabaltzeko aukera eskeintzen dugu.
Mugitzeko eta lasaitzeko beharra.
Gure barne ghorputza etengabeko mugimenduan aurkitzen da (odolaren fluxua, bihotza, neuronak...) eta beraz harrei geldik egoteko “eskatzeak” edota inposatzeak ez dauka zentzurik. Bain horrek ez du esan nahi, lasaitasunerako uneak behar ez ditugunik. (Aucouturier & Mendel, 2005)
Hausnarketan dago gakoa, zer gertatzen da hau batek lasaitasuna bilatzen duenean? Zer gertatzen da haur batek mugimendua bilatzen duenean? Zer eskaintzen diegu bi kasuetan?
Haurrak nolabaiteko autonomia psikomotorea eskuratzen duenean jolas motoreak agertzen dira. Joals horiek pertsonaren kontzientziara doaz, psikismora eta inkontzientearekiko kontrola eskuratzea dakar. Jolas motoreekin objektuaren iraunkortasuna lantzen da (gurasoa badoa, bain aberriro agertuko da). Haurrak maite duen objektuaren galera gaindituko du, beste objektu trantzizional batean sinbolizatuz maite duen pertsona (Sugrañes & Angels 2007).
Haurraren lehendabiziko 3 urteetan mugimenduan oinarritutako joloasek ikusmen gaitasuna, motorea eta muskuluen kontrola bereganatzen laguntzen die. Haurrek gustuko dute orekarekin jolastea, pilotarekin, korrika egitea, txiribueltak ematea... eta denboraren poderioz zoru ezberdinetan ibiltzen ikasten dute, jauzian ere trebatzen dira euren koordinazio motorean aurrerapen handik egiten dituzte. Denborarekin, jolas horiek talde jolasak ere bihurtzen dira.
Konpetentzia motorrarekin esperimentatzeak alderdi ugari ikustzen ditu, adibidez: psikomotrizitatea, dantza, gorputz-adierazpena, jolas dramatikoa... eta tresnda nagusia gorputza bera da. Haurraren lehen komunikatzeko baliabidea gorputza da eta gero hartzen du hizkuntzaren jabekuntza. Goputz jarduera honi esker, inguratzen duen mundua deskubritzen du.
Gorputz-eskemaren eraikuntza funtsazkoa izango da haurraren NIaren garapenean, nortasunaren eraikuntzan eta bere irudi propoioaren eraikuntza. Haurrak gozatu egiten du bere gorputz aukerak deskubritzen sentituz, probatuz, material ezberdinekin esperimentatuz, pertsoanaia eta akzio ezberdinak antzeztuz eta guzti hori beste haurrekin elakrrekintza eta interakzioa emanez.
Laburbilduz, gorputz adierazpenak bera “den bezela” adierazteko auekra ematen dio, eta, horretarako keinuak, aurpegierak, mugimenduak, gorputz jarrerak, ukimena eta antzeko baliabideak erabiltzen ditu. Baliabide horien bidez, ideiak eta emozioak adierazten ditu, eta egokitasunez interpretatzen eta balioesten ditu gainerako pertsonen adierazpenak.
Esploratzearen, deskubritzearen, manipulatzearen eta sortzearen beharra.
Gisa honetako proposamenek haurrei objektuen ezaugarrietan sakontzeko aukera eskaintzen die. Haur Hezkuntzako 1. zikloan oso ohikoak dira esperimentatzeko erretiluak, jolas heuristikoa eta abar bezalako baliabideak. Esperimentatzea eta gauza berriak deskubritzea hauraren eta helduaren bizitzaren parte dira eta pertsonen garapen mailaren arabera eboluzionatuz joango da.
Haurrek berezkoa dute kuriositatea eta gozatu egiten duten euren ingurune hurbila ezagutzen dutenean. Horretarako, eraginkorrena ingurune fisiko eta naturalarekin harremana zuzena izatea da. Haurrek egunero deskubritzen duten munduaren zati txiki bat eta horren aurrean egiten dizkigute, fenomeno horien zergatiez galderak eginez (azken hori 2. zikloan gertatzen da).
Adierazteko beharra.
Adierazpen eremu honen jarduera nagusia material ezberdinen bidez sormena garatzea datza. Esan dugu 2 urteko haurren lehen komunikazio tresna gorputza dela eta garapen fase honetan errealitatea ulertzen dute zentzumenen bidez eta ondoren informazio hori antolatzen dute pertzepzioaren bidez.
Funtsezkoa izango da haurrek material ezberdinekin esploratzea, manipulatzea eta deskubritzea eta horretarako teknika ezberdinak garatzen joango dira pixkanaka, hala nola, collage, moztea, ziztatzea... pixkanaka euren emozioak eta sentimenduak adieraziko dituzte eta aldi berean hizkuntza bereganatzearekin batera pentsamendua eraikiko dute. Horrela adierazteko beharrizanari erantzuteak haurren lengoaia ezberdinen komunikazio esparrua garatzen lagunduko du.
Naturarekin harremanetan egoteko beharra.
XIX. Mende bukaeran eta XX. mende hasierako askotariko ikerketek baieztatzen digute kanpo espazioan egoteak onurak dakartzala edozein pertsonarentzat. Naturarekin harreman zuzena izateak estresa jaisten laguntzen du, ikusmena hobetzen du, gaitasun kognitiboan eragin positiboa dauka, sormena areagotzen du, harreman sozialetarako ere lagungarria da eta arreta mantentzen laguntzen du. Ondorioz, ingurune fisikoaren harreman zuzena izatea ezinbestekoa da haurren garapenean zehar. Kanpo munduarekin esperimentatuz aldaketa metereologikoez jabetzen gara eta baratze bat izateak landareen mundura hurbiltze gaitu, bizidunen bizi-zikloak ezagutzeko, errespetatzeko eta baita maitatzeko ere. (Freire 2017).
Beraz, Haur Hezkuntzan jolasa konpetentziak eskuratzeko bitartekari izango dela jakinda, eta hurrak garapenaren araberako beharrizanak identifikatuta, proposamen eta eskolako eskaintza diseinatzea dagokigu. Haur bakoitzaren garapen fasea identifikatuta, curriculum Dekretuak aipatzen dizkigun konpetentzia espezifiko eta oinarrizko jakintzetan aurrera egiteko aukera emango dienak. Haur guztien garapen osoa eta orekatua eman dadin.