maisu-maistren esku-hartzea bateratua
Haurra bera dena izan ahal izateko, helduaren begirada, kokapena eta esku-hartzea ezinbestekoak dira, profesionalak espazioa, bertan kokatuko duen materiala, esku-hartzea, denboralizazioa... diseinatuko bait ditu.
Haurraren ongizatea ziurtatu eta garapen osoa bultzatzeko ezinbestekoa da, helduak, estrukturatutako testuingurua eraikitzea; aberatsa eta arauak zein mugak ongi definituak dituen testuingurua prestatzea. Haurra ondo zaindu eta maitatzea da ardatz nagusia. Bere seguratasunari eustea ezinbestekoa da. Izan ere, helduaren esku-hartzeari dagokionez bi arrisku daude: haurrari kasurik ez egitea edo eta gainbabesa ematea: bere baliabide autonomoak zapaltzea.
Beraz, orain arteko proposamen “didaktikoaz” haratago joango gara. Hezitzailearen jarrera eta hezkuntza prozesuan hartzen duen lekuari erreparatuko diogu. Maisu-maistraren esku-hartzeak, honako ezaugarriak kontuan izan behar ditu:
Errespetuan oinarritutako hezkuntza bat eskeini behar du, globala dena, sortzailea, integrala, hezkuntza eredu demokratikoa (anti-autoritarioa), komunitatearen saretzean oinarritzen dena, bizia eta bizipenetan oinarritutakoa, eta aktiboa dena.
Horretarako, orain arteko profesionalaren estiloa deseraikitzeko beharra dago, Klase magistralak ematera bideratua izan dena. Helduak hitz-egin, azaldu, ezagutza transmititu... Eta haurrak jaso. Oinarri teorikoek azaldu digute haurrak berezko dakartzala autonomiaren ernamuinak, berezko daukala esploratzea. Beraz, helduaren papera hori litzateke, konpetentzien garapena ahalbideratuko duen testuinguru aberatsena eskeintzea, testuinguru horretan, espazio, denboralizazio eta helduaren esku-hartze bat egongo delarik; eta aberaztasuna, bakoitzak behar duen hori ematea dela ulertuz.
Deseraikitze hortan eta haurra bere aprendizaiaren protagonista dela ulertzen duen profesionalak, honako profila izango du:
Haurrari sostengua emango dion heldua izango da
Haurraren ezagutza izango du, behaketa eta dokumentazioan jasota.
Beste profesionalekin taldekide aktiboa izango da, haur hezkuntzako lan-taldea egongo da.
Hausnarketa praktikara eramango du eta praktikatik hausnarketarako bidea etengabe egingo du.
Ez da irakaslea izango, bidaide izatea edo akonpainatzea izango da bere betekizuna. Inoiz ez haurra abandonatzea.
Haurrak ez dira norberarenak izango, taldearenak izango dira.
Egiten denaren hausnarketaz gain, profesionala etengabeko formazioan egongo da.
Praktikarekiko kritikoa izango da, inoiz ez destruktiboa.
Haurraren ongizatearen bermatzaile izago da, zaintzaren kontzientzientzia duena.
Eskolako ICParekiko lotesle izango da.
Hemen eta orain. Haurrekiko eskuragarri egongo da, fisiko eta emozionalki.
Profil honek, egitekoa definituko du, baina ezin dugu ahaztu maisu-maistrak pertsonak garela, eta gure historiak eragina izango duela egoteko eta egiteko eran. Haurrak eskolara hutsik ez datozen bezala, bakoitzak bere ibilbide afektibo, bizipenak baititu. Gerta daiteke, norbere estilo propioa eta esku-hartze bateratuaren muga definitzeko zailtasunak izatea. Hau da, denok pertsonak garen einean desberdinak gara, eta haurrak pertsona ezberdinekin harremana izatea aberasgarria izango den bezela. Pertsona bakoitzak bere behar-izan, gustu edo usteen arabera jarduten bada, haurrari segurtasun falta eman diezaioke. Pertsonak bai, baina profesionalak ere garen einean, zer dan norberarena eta zer eskolako errealitatearena bereizten jakin behar da. Horregatik, norbere esentzia galdu gabe, esku-hartze estilo bateratua bermatu behar du hezitzaile taldeak, haurrari segurtasun afektiboa emango diona.
Aipatu dugu, haurrak ez dira profesional bakarrarenak izango, baizik eta taldearenak izango direla, beraz profesional talde horrek erantzun berdina emango die haurrei. Koreografia maisu-maistra guztiek egingo dute, bakoitzak bere lekua izanda, denak, tenpo eta erritmo berdinean, osotasunean mezu berdina transmitituz. Ez da NI, Gu gara, eta erdigunean haurra egongo da.