NORBERA DENA IZATEKO ESKUBIDEA
NORBERA DENA IZATEKO ESKUBIDEA
Gizartean haur eta pertsona bakoitzak norbera dena izateko eskubidea dauka, horretarako haur bakoitzaren ezaugarriak errespetatu behar dira. Nazio Batuek (1989) Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioaren arabera, haurrak adierazpen-askatasuna izango du bere beharrak, nahiak, emozioak, ideiak... komunikatzeko eta lengoaia anitzak erabiliko ditu, eskoletan eskainiko zaizkion aukeren bidez, haur bakoitzak barrutik kanporako prozesu propioa egin dezan. Haurrak onartua dela sentitu behar du bere NI-a garatzeko.