zaintza
0-3 urte bitarteko haurrek, gorputza (mugimendua, lasaitasuna), segurtasun afektiboa, manipulazioa eta zaintza bere osotasunean beharrezkoa dute. Haur jaio berri bat ilbor hestetik amari lotuta dago, hau mozterakoan, lotuta jarraituko du amarekin izango duen gorputzezko komunikazioarekin. Gorputza izango da haurraren lehenengo lengoaia, laztan, aho mugimendu, begiradek izango dira gorputz eta garunean sortuko diren lehen gertakarien narrazioak. Hitz eta soinuek helduarekin harremana mantentzeko erabiliko dira. Arnasketa... nola arnasten dugu? Horrek ere eragina izango du, hori ere transmitituko da. Haurrarekin egiten dugun guztiak eragina izango du bere garapenean, eta laztan, ahots, keinu, melodia, hitz... lengoaian komunikazio bide bihurtuko dira. 3-6 urteko garpaena duten haurrek, gorputza, segurtasun afektiboa, zaintza bere osotasunean, esparimentazioa eta jolas sinbolikoa behar dute ingurunea ezagutu, ulertu, bizi eta bertako kide direla jabetzeaz gain kokatzeko. Fase honetan ere, haurrerekin dugun elkarreragin orok eragina izango du bere garapenean. Harreman espazioak sortzen dira eta haurrak dituen eskarien erantzuna gako izango da. Haurraren lehenengo 5 urteetan gorputzaren oinarriak eta adierazpenak eraikitzen dira, eta esperientzia hauen aberastasunaren menpe egongo da hizkuntzaren garapena (Golse 1995).
Zaintza kontzeptua, haurrak behar duen orori erantzuna ematea izango da, bere garapenean aurrera modu harmonikoan egiteko.
Zaintza, urteen poderioz hezkuntzan indarra galtzen joan den kontzeptua izan da, eta oinarri teorikoetara joanda, haurrek beren garapenerako behar duten berebiziko ezaugarria da. Helduaren zaintza behar dute, eta beraiek prest dauden horretan autonomia garatzen joango dira, zaintzak babesa emango die, segurtasuna, aurrera egiteko aukera.
Zaintza ez da bakarrik fisikoa izango, hau da, haurrek min fisikorik ez hartzea bakarrik ez du ekidin behar. Zaintza bere osotasunean ulertuko dugu, haurrak behar duen babes emozionala emango diogu. Bere beharrizanak erantzunda izango dira, hezitzailea gertu egongo da, gertu egotea momentu batzuetan hainbat metrotara begirada batekin lortzen dela ulertuta ere, presentzia bermatuko dugu.
Haurrak lehen urteetan zaintza egokia jasota, bere burmuina modu egokian garatzeko konexio neuronalak garatuko dira. Zaintza jasota, segurtasuna izango du, eta segurtasun horretatik ingurunea arakatukodu, lasaitasunetik, atxikimendu figura hor egongo delako. Zaintza harreman hauen bidez, haurraren garapen soziala gertatuko da. Harreman hauek, haurrak etxetik dakarren atxikimenduaren menpe egongo dira beti, horregatik, hezitzailearen erantzuna haur bakoitzari doitua izango da.
Haurraren zaintza fisiko eta emozionala bermatzeaz gain, familiaren zaintza ere bermatuko du eskolak. Familiak eskolaren parte izan behar dira, familiek lekua izan behar dute egunerokotasunean, ezin du ustekabz gertatzen duen zerbait izan, edo momentuko beharrizanak bultzatuta gertatzen dena. Faniliak bere lekua izan behar du, eta edozer gauza behar duela, zein bide hartu behar duen jakin behar du. Haurraren akonpainamendua egiteko, maisu-maistrarekin biltzeko, zuzendaritzarekin harremantzeko...
Zaintza eremu guztietara eraman dezakegu, pertsonen zaintza bermatu behar da, haur, famili eta hezitzaileena, baita espaziora ere. Espazioa zaindua egon behar da, berton gertatuko bait dira haurrak burutzen dituen ekintza guztiak. Eta espazioak baldintzatuko bait du haurraren egitekoa. Haurra ingurunearekin harremantzen delako etengabe. Beraz eskolak espazio zaindu eta seguru bat eskeini behar du, haurrari egokitua dagoena.