behaketa oinarri


Mara Davolik (urtea) zioen, dokumentatzeko behatu egin behar dela. Behaketa hitzak ezagutzari egiten dio erreferentzia. Baina ez da ezagutza abstraktua, ezagutzaren emozio bati egiten dion erreferentzia da. Honek, gure subjektibitatea, espektatibak (pasatzea espero duguna hori), gure hipotesiak eta gure erreferentzia teoriak zein gu geu ere, behaketa horren parte egiten gaitu.  

Hezkuntzan behaketari buruz aritzen garenean, haurrengan jartzen dugu fokoa, baina haratago joango gara. Printzipio honek, profesional bezala egiten dugu horrengan jarriko du fokoa. Gure egitekoa planifikatu, behatu, aztertu eta moldatuko dugularik. Erabaki kontziente eta hausnartuak hartzera eramango gaitu, ebidentzietan oinarritutako proposamenak eskainiko ditugu. Eta proposamen horietatik jasotako ebidentziek adieraziko digute aldaketarik edo doikuntzarik behar den edo ez. Etengabeko hausnarketak, eta daukagun errealitate horren behaketa eta azterketak, inklusio eta aniztasunari erantzuna emango diote, berdinak diren bi haur existitzen ez direlako. Beraz, behaketa, honen interpretazioa eta esku-hartzearen diseinua ezinbestekoak izango dira Mugimendu Autonomoa bermatzen dela ziurtatzeko.  

Printzipio hau, etengabe presente izango dugu, biraka ari den gurpila bezala; behatu aztertu, hausnartu eta erabakiak hartu. Honetarako, gure esku-hartzea diseinatua, planifikatua eta pentsatua egon behar da. Zer eta zertarako egiten dugun kontziente izan behar gara, eta gure egiteko guztiak haurrengan eragina duela jakin behar dugu. Gure hitz, keinu, haurrari zuzentzeko modu eta doinuak, gorputz adierazpenak neurtuak eta diseinatuak egongo dira, hauen behaketa eta ebaluazioa egin ahal izateko.  

Ez ditugu orain arte bezala, unitate didaktikoetan, helburu, eduki, lexiko, hiztegi, esamolde, elementu geometriko, zenbaki.... zerrenda eta planifikazioa egingo.  Konpetentzietan oinarritzen den hezkuntza baten, haurraren garapena ahalbideratu behar dugun testuinguru bat diseinatuko dugu, eta testuinguru horretan jarri eta profesionalak duen esku-hartzea klabe izango dira. Horregatik, eskolako espazio ezberdinetan (guztietan) egongo diren altzari, materialak eta espazio hauetan profesionalak izango duen esku-hartzea dokumentazioan jasota egongo dira, etengabeko ebaluazioa egiteko. Gure diseinu horren arrakasta izango da haurraren garapen gorena ematea.