SORMENA

Sormena pertsonak gauzak asmatzeko edo sortzeko duen gaitasuna edo trebetasuna da. Ekoizpen horiek objektu fisikoak, ideiak, irudikapenak edo fantasia hutsak izan daitezke. Sormen prozesuak kontzeptu berriak, ideia berriak edo haien arteko lotura berriak, eta horrek arazoak konpontzeko irtenbide berriak ekarri ohi ditu. Hori gauzatzeko, sormenerako espazioak, baliabide anitzak eta denbora eskaini behar dira, haur bakoitzak barruan dituen lengoaia guztien adierazpena ahalbideratzeko. Egun eta etorkizuneko gizartearen aldaketa eta berrikuntzei erantzuteko pentsamendu sortzailea funtsezkoa da.