HIZKUNTZA
HIZKUNTZA
Haurrak testuinguruan kokatuta dagoen egoera funtzional, atsegin, abegikor eta esanguratsu batean, komunikatzea eta errealitatea adieraztea da lehen pausoa. Ondoren, aho hizkuntza arian-arian erabiltzea eta hizkuntza idatziaren gizarte arauak ikasten hastea da helburu hizkuntza ofizialetan, eta atzerriko hizkuntzan, komunikatzeko erabiltzen hastea Dekretu osoan ebaluazio-irizpide bakarrarekin ebaluatzen dena. maisu-maistrak ahalbidetu behar du haurra bizi den ingurune horretan komunikatzeko prozesuetan, lasai, goxo, gogoz parte-hartu dezan ezagutzak bilatzen, ikasten, probatzen, haien gainean hausnartzen, aplikatzen; eta bestalde, prozesuen diseinatzaile, bitartekari, gidari eta laguntzaile izan behar du.