Ekosistema. Barne zein kanpo espazioan bizi garen espazioari ekosistema deitzen diogu.
Gela hitza, sala edo ikasteko espazio bat bezala ulertzen dugula uste dugu. Hala ere, eskola bateko barne zein kanpo espazio horrek badu bizia, bada zerbait estatikoa ez dena. Berez, ekosistema hitza, ambiete hitz bezala itzuli dute gazteleraz, ingelesezko environmet hitzetik eratorritakoa, alegia. Literalki egia da, ambiete dela, baina ez da oso itzulpen zehatza, invironmet, ekosistema baita, bizi dagoen elementua, eraldakorra, aldakorra, bertako kide eta elementu guztiek bere horretan dena aldaten dutena.
Eskola barne espazioaren barne kokatzen ditugu ekosistemak. Espazio horren barruan baita ere aprendizaia gauzatzeko aukera ematen duten beste espazio guztiak kokatzen ditugu. Komunak, pasiloak...
EZ diogu patioa, deitzen.
Patio hitza patio de armas, patio de luces, patio de recreo? Zer da guretzat espazio hori? Zertarako erabiltzen dugu? Zelan erabiltzen dugu? Zer dugu bertan?
Bada orain urtebatzuk honi bueltak ematen hasi gatzaiola. Egia baita, zoritxarrez, eskoletako kanpo espaziek ez dute berdegune gehiegirik eta ekosistema direnik ere sarritan zaila egiten da.
Kanpo espazioa, ekosistema bezala ulertzen badugu, ez dugu zertan txirrista edo artifiziala den ezer jarri behar, Naturan zer dago? Mendietan ezer dago? Hondartzetan zer dago? Ahalik eta pertsonon esku-hartze gutxiena duten kanpo espazioetarantz goaz. Ez ezer artifiziala montatzera.